Zer da SEXtabaida?
Zer da?Hainbat hilabetetan internetez eta leku fisiko ezberdinetan SEXUALITATEAri buruz emango den eztabaida publikoa.
Norentzat da?Zabala izango da, baina batez ere, gazterian eta gazte esparruan eragin nahi du.
Helburuak * Gazterian sexualitatearen gaia zabaltzea eta interesa piztea: dagoen eredua kolokan jarriz eta beste erdu ezberdinei batzuei ateak zabalduz. Ildo horretan, eztabaida eta jakinmina bultzatzea.
Lortzen diren beste helburuak: * Sexualitatea bizitzaren beste esparru bat bezala beste gauzekin elkarlotzea.
* Sexualitateak pertsona eta kolektiboa lotarazteko eta pasibotasunean sartzeko dituen baliabideak ezagutzea.
* Sexualitatearen inguruan egon daitezkeen hainbat kontzeptu erratu argitzea.
* Sexualitatearen aspektu teknikoa gainditzea, esparru sozial, politiko eta kulturalera eramanez.
* Sexualitatearen kontzeptu murritza handitzea (harreman sexualak = koitoa).
* Sexualitatea eremu publiko eta kolektibora eramatea (tabuak gainditzeko asmoz).
* Sexualitateak pertsona eta kolektiboa askatzeko dituen potentzialitateak ezagutzea.
* …
Noiz izango da?Martxoaren 21etik urriaren 21era
Nola izango da?SEXtabaida emateko (gero azalduko ditugun) eduki eta materialak eskainiko dira. Hauek jorratzeko kronologia eta planifikazio minimo bat ere proposatuko da.
Baina eduki hauek jorratzeko modu ezberdinak daude. Asko egon daitezke. Guk hemen batzuk proposatzen ditugu.
Zabalduko ditugun materialak irakurtzen eta material osagarriak eta bibliografian sakontzen AUTOFORMAKUNTZArako balio handiko lana egin dezakegu.
Horretaz gain, SEXtabaidak eztabaida kolektiboa bultzatu nahi du, ekarpen eta iritzi ezberdinak barnebilduz. Horregatik animatzen zaituztegu parte hartzera.
MODUAK 1. Interneten foroetan parte hartuz. Interneten zabalduko diren foroetan eta markatuko diren denboretan parte hartuz eta eztabaida elikatuz. Hau elikatu daiteke leku fisikoetan egingo diren ekimenekin.
2. Leku fisikoetan parte hartuz edo ekimenak. Leku fisikoetan egingo diren ekimenak edo plazaratuko diren formatoak (materialak, elkarrizketak…) baliatuz.
3. Kolektibo moduan zuen kabuz egiten (barne eztabaida). Zuen kolektiboetan eztabaida bera plazaratzen. Modu askotan egin daiteke. Tarte txiki bat eskainiz edo tarte handia emanez. Zuek zuen planifikazio propioa eginez. Horretarako eskaintzen dizkizuegu METODOLOGIA PROPOSAMEN BATZUK amaieran.
4. Kolektibo moduan zuen ekimena bihurtuz (kanpo eztabaida publikoa). Zuen dinamika kolektiboan barneratuz. Zuen planifikazioetan kokatuz eta zuen kanpo dinamika bihurtuz. Guk ematen dugun denbora-planifikazioetan (SEXtabaida aberastuz eta dinamikoagoa eginez) edo zuek egindako beste denbora-planifikazio batean.
Oharra: SEXtabaida ekimen zehatza izango da. Data batzuetan egingo dena. Baina gai hau eztabaidatzeko lekua ere izango da aurrera begira. Hemen utziko dira materialak. Beste momentu batean nahi duenak edo dutenek haien kabuz egiteko.